Skip to main content

Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua

01

ONURADUNAK

Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuaren onuradunaren profila, arrazoi fisiko, psikologiko edo sozialengatik, ezintasuna edo zailtasuna duena edo eguneroko bizitzan oinarrizko jarduerak burutzeko laguntza behar duena da. Bereziki:

– Mendekotasun egoeran dauden pertsonak.
– Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak eta familiak.
– Arazo soziala izateko arriskuan dauden adingabeak.

02

HELBURUAK

Ilarki Elkargoaren helburu zehatzak hauek dira:

– Artatutako pertsonen autonomia areagotzea, baita haien familiarena ere, euren etxeetan ahalik eta denbora gehien bizi daitezen.
– Ohitura osasungarrien garapena sustatzea (dieta, higienea, etab.), bizi-kalitatea hobetzeko.
– Etxebizitzak, artatutako pertsonen beharretara egokitzea.
– Segurtasuna eta autoestimua areagotzea.
– Harreman sozialak sendotzea, etxetik kanpoko komunikazioa bultzatuz, isolamendu eta bakardade arazoak arintzeko.
– Norberarekiko, familiarekiko eta ingurunearekiko oreka pertsonala hobetzea. Familiaren, auzokideen eta adiskideen loturak sendotuz.
– Erabiltzaileak ohiko ingurunean mantentzea eta bizi-kalitatea hobetzea.
– Erakundeen diru-sarrera alternatibak sustatzea.

03

ZERBITZUAK

– Arreta pertsonala: garbiketa pertsonalak, mobilizazioak, jarrera aldaketak, elikadura-laguntza, etab.
– Etxeko zaintza: garbiketa orokorra eta etxebizitzaren mantentze-lanak.
– Etxe barruan zein kanpoan konpainia.
– Erosketak.
– Mediku- eta administrazio-izapideetan laguntza.
– Adingabeen akonpainamendua.
– Ekintza prebentiboak eta osagarriak (gizarte lana, fisioterapia, psikologia eta erizaintza).
– Familia atsedenaldia.
– Ohitura osasuntsuetan eta praktika onetan hezkuntza.

×

Egunon!

Egin klik beheko gure kontaktuetako batean WhatsApp-en txateatzeko / Haga clic en uno de nuestros contactos a continuación para chatear en WhatsApp

 

× How can I help you?
Skip to content